BILBAOESZENAK IKERKETA ETA SORKUNTZA ESZENIKOKO BOST EGITASMO AUKERATU DITU “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN IV. DEIALDIRA AURKEZTU DIREN EHUN EGITASMOEN ARTEAN
Bilbaoeszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, 100 proposamen eszeniko jaso ditu, 45 bertako talde eta artistarenak –10 euskaraz– eta gainerakoak Estatu osotik, Austriatik, Alemaniatik, Italiatik, Kolonbiatik, Portugaletik edo Brasiletik bidalitakoak.
Aukeratu den 5 proiektuetako bakoitzak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta BilbaoEszenaren instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa izango ditu, bere sorkuntza proiektua edo ikerketa eszenikoa prestatu ahal izateko. Ondoren, burututako proiektuak, urriaren 26tik azaroaren 4ra bitartean burutuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian – BAD XIVan, aurkeztu ahal izango dituzte.
“ARTISTAK EGOITZAN” Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoak bultzatzea da, artisten edo ikerlarien esku jarriz euren sorkuntza proiektua garatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak zein instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa.
2009
Aukeratutako Proyectuak: