BILBAOESZENAK VVVV-RI, AUDIO, BIDEO EDO 3D ANIMAZIO LANAK ERRAZTEN DITUEN ETA ARTE ESZENIKOETAN APLIKA DAITEKEEN SOFTWARE LIBREKO PROGRAMARI, BURUZKO IKASTARO AURRERATUA ANTOLATU DUIkastaroa Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) antolatu du, BilbaoEszenarekin elkarlanean, eta urtarrilaren 28tik 30era burutuko da, BilbaoEszenako instalazioetan. Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), software libreko VVVV programari buruzko ikastaro aurreraturako matrikulazio epea zabaldu du. Ikastaroa BilbaoEszenarekin, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroarekin, elkarlanean antolatu da, eta urtarrilaren 28tik 30era burutuko da, BilbaoEszenako instalazioetan. Ikastaroa goizez eta arratsaldez eskainiko da, goizeko 09:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara. Ikastaroaren helburua, partaideek VVVV programa oinarritik erabiltzen ikastea da. VVVV oso tresna indartsua da, goi mailako oso programa garestiak ordezkatzen ditu eta audio, bideo, 3D animazio eta interneteko lanak errazten ditu. Prestakuntza, zuzeneko ikuskizunetarako teknikariei dago zuzenduta, baina baita VJ-ei, artista digitalei eta ingeniari informatikoei ere. Irakaslea Andrés Álvarez izango da. Prestakuntzaren hasieran VVVV-ren oinarrizko hastapenak eskainiko dira, eta ondoren gai aurreratuagoa, programari ahalik eta etekin gehien ateratzeko, media server gisa erabiltzeko eta kanpoko beste ekipo eta programa batzuekin lotzeko. Andrés Álvarez (Argentina) freelance gisa ari da lanean bideo eta new media arts alorretan. 2003tik VJ gisa egiten du lan eta, horrela, musikaren, argiztapenaren eta bideoaren artean etengabe esperimentatzeko eta ikertzeko aukera du. Horrez gain, eszenatokiak diseinatzen ditu ekitaldietarako, koordinazio teknikoan aritzen da, bideo soluzioak eskaintzen ditu… Ikastaro horretan parte hartzeko izena emateko epea datorren URTARRILAREN 24an amaituko da. Ikastaroaren matrikulak 100 euro balioko ditu ATAE-ko bazkideentzat eta BilbaoEszenako erabiltzaileentzat, eta 140 euro gainerako guztientzat. Interesatuta dauden pertsonek aurre-inskripzioa egin ahal izango dute, formularioa eskatuz ATAE-ren helbide elektronikoaren bitartez ([email protected]). Ikasleek euren ordenagailu eramangarria, gutxienez GB bateko txartel grafikoa izango duen ordenagailua, hain zuzen ere eraman beharko dute (Mac ordenagailuak erabiliz gero, beharrezkoa izango da Windows kargatuta izatea). INFORMAZIOA: |
||
BILBAOESZENAK, BILBOKO UDALAREN ESKU DAGOEN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, IGOR DE QUADRAK EUSKARAZ ESKAINIKO DUEN SORKUNTZARI ETA DANTZARI BURUZKO HIRUHILEKO MODULUAN PARTE HARTZEKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALDU DUPrestakuntza asteazken guztietan eskainiko da, urtarrilaren 16tik martxoaren 20ra, BilbaoEszenaren instalazioetan. Ikastaro hau, BilbaoEszenan eskaintzen den eszena prestakuntza aurreratuaren barruan sartzen da. Prestakuntza hori hiruhileko hiru bloketan dago banatuta, eta joan den urrian hasi zen, Ahotsari buruzko moduluarekin. Aurreinskripzioa udal web gunearen bitartez egin daiteke, datorren urtarrilaren 11ra arte. Matrikulak 87,16 euro balioko ditu (71,78 euro langabezian dauden eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonentzat). INFORMAZIOA: |