Artistak egoitzan 2013

2013

BILBOESZENAREN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN BOSGARREN EDIZIOA EUSKADIKO PROFESIONAL, ARTISTA ETA TALDEENGAN ETA EUSKARAZ EGINDAKO IKERKETA EDO EKOIZPEN ARTISTIKOETAN ZENTRATUKO DA

2013ko deialdian parte hartu nahi duten konpainiek eta artistek eta ikerlariek MARTXOAREN 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. BilbaoEszenak lau egitasmo aukeratuko ditu gehienez, eta egitasmo horiek 4.000 euro arteko laguntza eta aholkularitza artistikoa eta teknikoa jasoko dute. Egoitzetako bat, euskaraz garatu beharreko egitasmo hoberenari erreserbatuko zaio.

“Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza bultzatzea da, euren sorkuntza proiektua garatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak zein instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz.

Oinarri osoak kontsulta daitezke.

Oinarriak


Escabide orria


AURREKO URTEAK