“Poza: zergaitik dantzatzen dute bosniarrek?” METROKOADROKA

evento, LA MERCED IKASTETXEA, Programación BAD, Teatro

Espacio: La Merced
Día: 29 Octubre
Hora: 21:30
Disciplina: Teatro
Procedencia: Euskadi
Idioma: Euskera
Duración: 50′
Entradas: 12€/10€

 

 

 

  • Participantes: Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.
  • Colaboraciones: Maria de Bernardo, Corinne Cella, Alvaro Ledesma, Iñigo Ortega, Urko Redondo, Noemi Viana.

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti izan da beste galdera bat. Elementu ez eszenikoetatik abiatu dira egileak eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Metrokoadroka kolektiboa 2008an sortu zen Oarsoaldean, diziplina ezberdinetako artistek osatua. Haren helburuen artean dago arteen arteko harremana eta elkarlana ikertzea oholtza gaineko lanetan. Metrokoadroka-k harreman artistikoen sareetan oinarriturik sortzen ditu bere lanak, horregatik hainbat sortzaileren parte hartzea izan du ‘Poza’ren prozesuan.

Parte hartzaileak: Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.

Laguntzaileak: Maria de Bernardo, Corinne Cella, Alvaro Ledesma, Iñigo Ortega, Urko Redondo, Noemi Viana.