Tokia: La Fundición
Eguna: Urriak 29
Ordua: 19:00
Disziplina: Antzerkia
Jatorria: Euskadi
Hizkuntza: Gaztelania
Iraupena: Ordubete
Sarrerak: 12€/10€
- Ideia : Sandra Fernandez Aguirre
- Zuzendaritza : Marta Alvarez
- Aktorea : Sandra Fernandez Aguirre
- Manipulatzailea : Iker García
- Soinu Espazioa : Ibon Aguirre
- Argiztapena : Victor Palacio
- Jantzitegia eta eszenografia : Laenananaranja
- Produkzioa : LaRessistens
LaRessistens Bilbon sortu zen 2001ean. Kolektiboa diziplina anitzeko ikerketa- eta topaketa-espazio baten inguruan sortu zen. Bertan, plastikaren, soinu-espazioaren eta errepresentazioaren bidez, hainbat lan, performance, kontzertu, ikuskizun, txotxongilo, ekintza eta abar sortzen dituzte.
“Fa en cuarta” lana emakume baten barneko istorioa da, haren argi-itzalak, bere burua topatzen duen eta utzi izana gainditzeko borroka erakusten duen espazioa.
Joandako musikariak utzitako biolontxelo desafinatu bat. Giltzaperatutako eta isilarazitako emakume bat, afinatuko duten eta dardara eginaraziko dioten eskuak behar dituena.
Utzita denbora luzea egin ostean, denboran arrakala egin da, arrazoi gorabeheratsuak ekarri du biolontxelo hori esnatzeko unea, urratutako sokez, larako desdoituez, ahaztutako notez… hitz egin diezagun. Nor den ere ia oroitzen ez duen beste musika-tresna desafinatu bat.
“Fa en cuarta” biolontxeloaren gorputzaren eta emakumearen gorputzaren artean dagoen loturatik sortu da; izan ere, bai forman, bai barruko atmosferaren esentzian antza dute biek.
“Fa en cuarta” helduentzako ipuina da, erortzear dagoen arimaz hitz egiten digu, baina batez ere emakume batez, edo txelo batez? eta musikari batez, edo maitale batez?