Tokia: La Fundición
Eguna: Urria 28
Ordua: 19:00
Disciplina: Performance
Jatorria: Katalunia
Hizkuntza: Erderaz
Iraupena: 120′
Ideia eta zuzendaritza: Beatriz Fernández
Kreazio eta interpretazioa: Bea Fernández, Mauricio González, Montse Penela
Aholkularia: Carmelo Salazar
Argiztapena: Jeroen Smits
Produkzioa : Las Santas
Marga Guergué, Sabine Dahrendorf, Alfonso Ordoñez, Carmelo Salazar, Olga Mesa, Elena Córdoba, María de Avila, Carlos Fernández, Katie Duck, Lorenzo Godoy, Carmen Roche, Maya Plisetskaya, Monica Valenciano, Juan Hidalgo, Gary Stevens, Juan Loriente, Nekane Santamaría, Maria José Pire, Oscar Dasí, Carlos Malquerie …oroimenez
Hiru pertsona gara, Monse Penela, Mauricio Gonzalez eta Bea Fernandez; hiru horiek, gehi orainaldian hainbat ikuspuntutatik bertsionatu ahal izateko, aztertu ditugun iraganeko gorputz guztiak. Bakarkako hiru esku-hartzeren baturak osatzen du lana, eta esku-hartze horien oinarria dantzariaren gorputzaren memoria da, haren ibilbide profesionaleko datu eta oroitzapenen artxibategi bizia.
Interpretariaren rola interesgarria iruditzen zait, eszenaren materia delako, bizipena delako, prozesuaren subjektu delako; horregatik ditu pieza honek zuzendaritza bakarra eta hiru egile. Esku-hartze bakoitzak bere arauak ditu, barrutik sortuak, lan-saioetan benetako denbora abiarazten eta osatzen duen interpretariaren leku horretatik hain zuzen. Hainbat gai landu ditugu: norberaren bertsioak, ikasitako gorputzak, gorputz inbaditua. Memoriarekin lan egiten dugunez, autobiografiarekin loturiko guztia lan-tresna da: aitorpena ikuslearekin partekatutako intimitatea delako ideia, eta ibilbide profesionalaren zentzu curricular edo kronologikoa, bidaia bat edo abesti bat delako ideia.