BAD 2010
Urriaren 29tik azaroaren 7ra arte
PRE-BAD
Urriaren 25etik aurrera
BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hamabigarren edizioa ate joka dator.
BAD orain arte zer izan den jakin nahi izanez gero, gure webgunean ikusi ahal izango dituzu argazkiak, muntaketak eta beste hainbat gauza. Jaialdiaren aurtengo edizioak dakarrena jakiteko, berriz, pixka bat itxaron beharko duzu.
Urriaren 21etik aurrera jakin ahal izango duzu BAD 2010en programazio guztia (artistak, konpainiak, estreinaldiak, agertoki bitxiak, kontzertuak, hitzaldiak, eta abar) www.badbilbao.com webgunean sartuta.
Gainera, urriaren hasieratik aurrera Bilboko hirigune historikoan (Andra Maria kalea, XX) antzerkiari eta dantzari ateak irekiko dizkion gure informazio-bulegora joateko aukera izango duzu.
Egon adi, BADek laster hartuko ditu-eta kaleak.